Gehiegizko pisua duten bost lehiakidek hiru hilabetetan beren ohiturak aldatu eta bizitza hobetu behar dute, lau adituk lagunduta.
Reality show honetan parte hartzeko bi baldintza besterik ez dira bete behar: kilo asko, eta batez ere… umore handia izatea.
Lehiakideen bilakaera aztertzen du programak eta astero adituekin egindako zenbait jarduera erakusten ditu.
Esperimentuaren amaieran, herri lasterketa txiki batean parte hartzeko desafioa egingo diete bost lehiakideei.