'Duelo en la Cocina' saioak hainbat herrialde izango ditu aurrez aurre haien produktu gastronomiko tipikoak prestatzen
Programaren mekanika erraza da. Erronka herrialde batekin jarriko da abian, kalitate bikaineko tokiko hiru produktu proposatuz. Ondoren, Senen Gonzalez sukaldariak eta Ana Vega blogari gastronomikoak bilaketa frenetikoa egingo dute gure geografian zehar kalitate handieneko produktuak aurkitzeko.
Ordu erdiko bilaketaren ondoren, amaierako dastaketa egingo da, emozioz, tentsioz eta dibertimenduz betetako unea. Ospe handiko profesionalek osatutako epaimahai batek bertako eta kanpoko produktuak dastatuko ditu, eta bietako baten alde egin beharko du.