1976. Bost presok kartzelatik ihes egin dutela simulatu dute.
Egunkari guztiek argitaratzen dute ihesaldiaren berri. Presoak, ordea, espetxeko teilatuko zulo batean ezkutatuta daude, eta gauero tunel bat egiten dute hormak zeharkatu eta benetan ihes egiteko.
52 egunez, goseari, gaixotasunei, lur-jauziei eta era guztietako oztopoei aurre egingo diete askatasunaren bila. Bitartean kanpoan, familiek ez dakite zer gertatzen den eta egia argitzen saiatzen dira. ETAren zuzendaritza ihesaldian parte hartzen dauden bi kideak kontrolatzen saiatzen da, eta espetxeko zuzendariak ihesak bere ibilbideari kalterik ez egiteko modua bilatzen du.